46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betez, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan. Bertan emanen zaie eskabidea.

Faltzesen, 2010eko martxoaren 18an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L1005068