46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

Ikusirik 23/2003 Foru Legea, apirilaren 4koa, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, eta azterturik Udalbatza honetako kideei ordainsariak, laguntzak eta kalte-ordainak zehazteko hasitako prozedura, Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduko 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik, Udalaren ezaugarri bereziei erreparatu ondotik, 2010eko martxoaren 1ean egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki da:

Lehena.-Lanaldi partzialean arituko diren Udalbatzako kideen zerrenda hau onestea: alkatea.

Bigarrena.-Alkateak dedikazio partziala izanen du 17,50 ordu astean. Zenbateko hau jasoko du: 17.120 euro euroko soldata gordina urtean, hamabi hilabetetan banatua eta bi lansari, 1.222.85 euro gordinekoa bakoitza. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik: Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.

Hirugarrena.-Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea alkatea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legeriak agindutako moduan.

Laugarrena.-Dedikazio partziala ez duten udaleko kideek zenbateko hauek jasoko dituzte organo kolegiatuetara joateagatik.

Organo kolegiatuetara agertzea: 150 euro (ehun eta berrogei eta hamar euro) organo kolegiatuetako bilkura bakoitzera agertzeagatik.

Zinegotzi guztien artean 7.296,80 euro, gehienez ere.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

Hurrengo urteetan, zenbateko hauek eguneratuko dira, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak onesten duen urteroko ebazpenean xedatzen denaren arabera.

Bosgarrena.-Udalbatzako kideek kalte ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira: baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.

Seigarrena.-Zinegotzien ordainsariei buruzko erabaki honek hartuko du indarra 2010eko urtarrilaren 10etik aitzina.

Zazpigarrena.-Erabaki honen berri ematea Udalaren Kontu Hartzailetzari.

Zortzigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2010eko martxoaren 18an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L1005574