46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Bake epailea hautatzeko deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua bete beharrez, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, udalerri honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.

Eneritzen, 2010eko martxoaren 10ean.-Alkate udalburua, José Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L1005258