46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aurrekontuko 13/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 13/2009 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditua sortzea erabaki da:

-13. aldaketaren espedientea.

Kontu-saila: 1-441-62102: Goi hornidura, Mendaurko soluzioa (2. fasea). Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Sortzen den kreditu berezia: 1.211.670,90 euro. Emaitza, guztira: 1.211.670,90 euro.

Finantzabidea:

1 75519 kontu-saila "Goi hornidurarako diru-laguntza, Mendaurko soluzioa". 1.187.006,37 euro.

1 91706 kontu-saila "Goi hornidurarako mailegua, Mendaurko soluzioa". 24.664,53 euro.

Donezteben, 2010eko martxoaren 18an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L1005069