46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Udalaren 2009ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2010eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa onestea 2009ko udal aurrekontuan, ekitaldiaren bukaeran nahikoak izan ez diren kontu-sailetako gastuei aurre egin beharrez.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.

Burlatan, 2010eko martxoaren 22an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1005576