46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen dira Udal honen 2010erako plantilla organikoa eta Udal honetako lanpostuen zerrenda. 2009ko abenduaren 21eko osoko bilkuran onetsi zen, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2010eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Funtzionarioak:

-Lanpostuaren izena: Burgi, Garde eta Bidankozeko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: O.L. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudun finkoak:

-Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %18,77. Sarbidea: O.L. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda:

-María Díaz Castillo. Burgi, Garde eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Administrazio-kontratua. Sarbidea: O.L. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009ko apirilaren 27a.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:

-Pablo Lacasia Palacios. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lan-kontratu finkoa. Sarbidea: O.L. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %18,77. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997ko urtarrilaren 1a.

Burgin, 2010eko martxoaren 15ean.-Alkatea, Iñaki Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L1004943