46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragartzen da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Beran, 2010eko martxoaren 24an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1005551