46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Beintza-Labaiengo udal eraikina eraberritzea:
eskola unitarioa. Behin-behineko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, osoko bilkurak 2010eko otsailaren 26an hartutako erabakiaren bitartez, behin-behinekoz esleitu dela kontratu hau:

Xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa, Beintza-Labaiengo eskola unitarioa eraberritzea, Karrikaburu kaleko 2.ean.

Esleitzeko modua: kontratu txikia, zuzeneko esleipena.

Esleipenaren prezioa: 19.257,04 euro, BEZa kanpo.

Esleipen hartzailea: Construcciones Juanotena Zurgindegia, S.A.L., A-31707862 IFK duena. Helbide soziala Leitzako errepideko 35ean dauka, 31740 Donezteben (Nafarroa).

Beintza-Labaienen, 2010eko martxoaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.

Iragarkiaren kodea: L1005649