46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Aldaketa Barbaringo Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, 2010eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 56.4 artikulua aldatzeko espedientea, Francisco Lacalle Pérezek sustatua. Xedea da nekazaritzako biltegien gehieneko okupazioa handitzea lurzoru urbanizaezinean: %4tik %20ra lurzatiaren azaleraren arabera.

Aipatutako agiria jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan, 70. artikuluari dagokionez, xedatuarekin bat.

Barbarinen, 2010eko martxoaren 26an.-Alkatea, María Carmen Iturri Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1005653