46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

2/2010 FORU DEKRETUA, apirilaren 12koa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana, Lech Kaczynski Poloniako Errepublikako lehendariaren heriotza dela-eta dolu ofiziala deklaratzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

Apirilaren 10ean, Lech Kaczynski Poloniako Errepublikako lehendakaria eta beste 95 pertsona hil ziren Smolensken gertatutako aireko istripu batean. Ezbehar horrek Europar Batasun osoa eta, bereziki, Nafarroa hunkitu du. Eragindako minaren adierazgarri, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitatean dolu ofiziala deklaratzea.

Nafarroako Ikurrei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen 8. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuko lehendakariak dolu-egun ofiziala dekretatzen duenean baizik ez dela paratuko Nafarroako bandera haga erdian edo armarrian dolu-xingola duela, eta betiere hark agintzen duen epean.

Horrenbestez,

DEKRETATU DUT:

1. 2010eko apirilaren 12ko 00:00etatik 24:00ak arte dolu ofiziala izanen da Nafarroako Foru Komunitatean. Tarte horretan Nafarroako bandera haga erdian egonen da eraikin publiko guztietan.

2. Nafarroako Gobernuko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2010eko apirilaren 12an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1006389