46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

435/2010 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, genetikoki aldatutako organismoekin eginen den jarduerarako eskaera jendaurrean jartzen duena. Honako hau da jardueraren identifikazioa: B/ES/10/47.

Glifosato herbizida toleratzen duen genetikoki aldatutako artoa borondatez askatzeko jakinarazpena jaso da, urte anitzeko landa saiakuntzak egiteko, merkaturatzeaz bestelako xederekin. Limagrain Ibérica, S.A. da sustatzailea, eta B/ES/10/47 erreferentzia.

Merkaturatzea ez beste helburu batekin genetikoki aldatutako organismoen borondatezko askapenari buruzko apirilaren 25eko 9/2003 Legea garatu eta gauzatzeko erregelamendu orokorra onesten duen urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuaren 25. artikuluko 4. atalean xedatutakoarekin bat, jarduera baimendu aurretik, organo eskudunak jendaurrean jarriko du, 30 egunez, borondatezko askapenaren proiektua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak eta azken xedapenetan lehenak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es) 30 egunez jendaurrean jartzea genetikoki aldatutako organismoekin eginen diren B/ES/10/47 jardueretarako eskaera. Limagrain Ibérica, S.A. da sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Biosegurtasunerako Batzorde Nazionaleko buruari, Biosegurtasunerako Foru Batzordeko kideei eta jardueraren sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 26an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1004292