46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

427/2010 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Productos OPPAC, S.A.ri Noaingo udal mugapean duen instalazio baterako emandako Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko. Instalazio horretan hondakin arriskugarrien eta ez-arriskugarrien kudeaketa, hondakin arriskugarrien tratamendu fisiko-kimikoa eta erreaktiboen eta laborategiko materialaren hornidura egiten dira.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak apirilaren 7an emandako 694/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zitzaion Productos Oppac, S.A.ri hondakin arriskugarri eta ez-arriskugarrien transferentzia eta erreaktiboen eta laborategiko materialaren hornidura egiteko zentro bat instalatzeko Noaingo udal mugapean.

Gero, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak 2009ko otsailaren 11n emandako 352/2009 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman eta ingurumen eraginaren adierazpena egin zen, hondakin arriskugarrien eta ez-arriskugarrien transferentzia, hondakin arriskugarrien tratamendu fisiko-kimikoa eta erreaktiboen eta laborategiko materialaren hornidura egiteko instalazioari dagokionez, aldaketa funtsezkotzat jo baitzen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, izan ere, hondakinak transferitzeko instalazioari hondakin arriskugarrien tratamendu fisiko-kimikoa egitea gehitu zitzaion.

2009ko urriaren 20an, titularrak aldaketa bat egiteko baimena eskatu zuen, hots, ingurumen baimen integratuan EHZ-Europako Hondakinen Zerrendako kode berriak sartzeko, eta hondakinen disolbagarri likido ez-halogenatuak berreskuratu eta/edo balorizatzeko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak erabaki zuen lehenengo aldaketa garrantzirik gabekoa zela, eta hondakin gehiago onartu ziren, eta bigarren aldaketa ez zela funtsezkoa abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsitako Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz -erregelamendu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen du-; beraz, ez da beharrezkoa beste Ingurumen baimen integratu bat ematea.

Hala ere, aldaketa nabarmena da instalazioaren funtzionamenduan aldaketa garrantzitsuak gertatzen direlako, eta oraingo Ingurumen baimen integratuan agertu behar dira. Horretarako, baimena aldatu behar da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. eta 106. artikuluek ezartzen dutenez, administrazio publikoek beren egintzak alda ditzakete, betiere aldaketa antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada, kasu honetan gertatzen den bezala, zeinetan, gainera, aldaketa Ingurumen baimen integratuaren titularrak eskatuta egin baita.

Aipatu den agindu juridikoa ikusirik eta ingurumen arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hondakinen disolbagarri likido ez-halogenatuak berreskuratu eta/edo balorizatzeko Noaingo mugapean (Elortzibar) dagoen instalazioaren Ingurumen baimen integratua aldatzea, titularrak, hots, Productos OPPAC, S.A.k, 2009ko urriaren 20an eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko. Baimena Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak eman zuen, otsailaren 11ko 352/2009 Ebazpenaren bidez.

2. Baimena aldatzearen ondorioz, instalazioari Ingurumen baimen integratua emateko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 11ko 2321/2009 Ebazpenaren eranskinetan aldaketa batzuk sartu behar dira; horrenbestez, eranskin haien ordez ebazpen honen eranskinek izanen dute indarra, non ezarri baitira industria jardueraren funtzionamenduan bete beharko diren baldintzak.

3. Aldaketak ez du ukitzen hasiera batean emandako Ingurumen baimen integratuaren indarraldia, eta 2017ko otsailaren 11n bukatuko da. Berritu nahi izanez gero, titularrak indarraldia bukatu baino hamar hilabete lehenago, beranduenez, berritzeko eskatu beharko du, erregelamenduz ezarriko den prozedura administratiboari segituz.

4. Aldaketaren ondoren, ez da irekitzeko beste baimen bat eskatu beharrik izanen aldatutako instalazioa abian jartzeko.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

7. Ebazpen hau Productos OPPAC, S.A.ri eta Noaingo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 26an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Iruñeko Armada etorbidea, 2, behea, 7. solairua, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1003921