1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
134/2010 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Eguesibarko udal mugapeko 17. poligonoko 260. lurzatian telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko. Sustatzailea Vodafone España, S.A.U. da.
Goian aipatutako proposamenari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan.
Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko M) atalean sartua dago. Beraz, aldi berean, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.
Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.
Proiektu honen xede den instalazioak honako elementu hauek izanen ditu: norabidezko hiru antena eta hiru irrati-lotura 20 metroko altuera duen saretazko dorre batean, baita beharrezkoak diren ekipamenduak gordetzeko etxola bat ere, Eguesibarko udal mugapeko 17. poligonoko 260. lurzatian. Hornidurarako linea elektrikoa lur azpitik joanen da eta 50 metro luze izanen da.
Espedienteari Eguesibarko Udalaren txostena erantsi zaio, non adierazten baita proiektua bateragarria dela instalazioa kokatuko den lurzoruari buruz udalaren hirigintza arauek diotenarekin, lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal den jarduera baita. Lurraldearen Antolamendu Zerbitzuak proiektuari buruz aldeko txostena eman du, zenbait baldintzarekin. Ingurumenari dagokionez, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak adierazi du proiektuak ez duela ukipen nabarmenik sortuko.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko Eguesibarko udal mugapeko 17. poligonoko 260. lurzatian, Vodafone España, S.A.U.k sustaturik.
2. Baimena baldintza hauek betetzearen mende emanen da:
-Egin nahi diren jarduerek uki ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
3. Obrak hasi baino lehen, ezinbestekoa izanen da 5.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu, haiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Fidantza jarri izanaren frogagiria eduki beharko da, lanek iraun bitartean ikuskatzaileei aurkeztu ahal izateko.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, sustatzaileari eta Eguesibarko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko otsailaren 26an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1004361