46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. "Asociación Profesional de Secretarios Interinos de Navarra (ASINA)" izeneko lanbide erakundearen estatutuen gordailua.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2010eko otsailaren 24ko 9:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación Profesional de Secretarios Interinos de Navarra (ASINA)". Erakunde horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion eremu profesionalak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.

Hauek dira eraketa aktaren bi sinatzaileak: Jesús Angel Lacarra López jauna eta Eva María León Gárriz andrea.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2010eko martxoaren 2an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F1004280