46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. "Promoción y Desarrollo Medioambiental de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutuak.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2010eko martxoaren 2ko 13:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Promoción y Desarrollo Medioambiental de Navarra". Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion eremu funtzionalak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitate profesionalak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Angel Ustarroz Larriba jauna (LASEME) eta Javier Martinena Bergasa jauna (CEN).

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei jakinarazi eta jakin dezaten. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2010eko martxoaren 4an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F1004271