46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ETXALAR

Utzitako ibilgailuen araubide aplikagarriari buruzko ordenantza. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2010eko martxoarena 12an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Utzitako ibilgailuen araubide aplikagarriari buruzko ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2010eko martxoaren 23an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1005629