46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

55/2009 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko 2009-2010 ikasturteko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzak ematen dituena, 2010. urtean hasten diren egonaldietarako.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, azaroaren 12ko 349/2009 Ebazpenaren bidez, "Nazioarteko mugikortasunerako 2009-2010 ikasturteko laguntzak, 2010. urteko egonaldietarako" deialdiaren oinarriak onetsi zituen.

Ebazpen horretan ezarri zen Arte Ikasketen Atalak zehaztuko zuela laguntza bakoitzaren behin betiko zenbatekoa, horretarako kontuan hartuz erabilgarri dagoen kreditu osoa, laguntza zein hilabetetarako eskatzen den eta baldintzak beterik eskaera egiten duten ikasleen kopurua. Bestalde, ikasle bakoitzak, hilero, gehienez 200 euroko laguntza jaso dezakeela ezartzen da.

Arte Ikasketen Ataleko buruak aurkeztu duen txostenean laguntzak emateko proposamena egin du, aurkeztutako eskaeren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Laguntza Itziar Pérez de Ciriza Macaya andreari ematea deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituelako. Laguntza, guztira, 800 eurokoa da.

2. Laguntza hori 2010. urteko gastuen aurrekontuko "Musikako irakasleen eta ikasleen hobekuntzarako laguntzak" izeneko 43001-43010-4809-322500 kontu-sailaren kargura finantzatzea. Laguntzaren modulua 200 eurokoa da hilabetero, eta 4 hilabete finantzatuko dira. Onartutako laguntza, guztira, 800 eurokoa da.

3. Onartutako laguntza Itziar Pérez de Ciriza Macaya andreari ordaintzeko agintzea. Ordainketa hori aurrerakin gisa egiten da.

4. Laguntzaren onuradunari oroitaraztea ezen, deialdiko hamabigarren oinarriaren arabera, jasotzen duen laguntzaren xedeko egonaldia egin izana frogatu beharko duela. Horretarako, unibertsitatearen ziurtagiria aurkeztu beharko du, egonaldiaren hasiera eta bukaera azaltzen dituena.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Deialdian ezarritakoa betetzeko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunari laguntza eman zaiola jakinaraztea zuzenean.

Iruñean, 2010eko martxoaren 1ean.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F1004044