46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

68/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, zerbitzuari lotutako prestazioen zenbatekoa ezartzen duena 2010. urterako.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak zehaztu dira. Haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.

Gizarte zerbitzu orokorren zorroaren bigarren xedapen gehigarrian prestazio hori jaso zen.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren urtarrilaren 23ko 16/2009 Foru Aginduaren bitartez, zerbitzuari lotutako laguntzen zenbatekoa ezarri zen 2009. urterako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

1. Kopuru hauek ezarri dira zerbitzuari lotutako gutxieneko eta gehieneko prestazioen zenbateko gisa, 2010. urterako:

EGOITZAKO ZERBITZUAK

MENDEKOTASUNA

GEHIENEZ

(euro/hilean)

GUTXIENEZ

(euro/hilean)

Mendekotasun handiko egoera, 2. maila

1.743,96

333,59

Mendekotasun handiko egoera, 1. maila

1.743,96

250,19

Mendekotasun larriko egoera, 2. maila

1.743,96

184,87

Mendekotasun larriko egoera, 1. maila

835,19

160,48

Familia-gatazkagatik edo familiako sostengu egokiaren faltagatik, etxean jarrai ez dezaketen pertsonen mendekotasun moderatua edo mendekotasunik eza.

806,58

0

EGUNEKO ZERBITZUAK

MENDEKOTASUNA

GEHIENEZ

(euro/hilean)

GUTXIENEZ

(euro/hilean)

Mendekotasun handiko egoera, 2. maila

897,54

333,59

Mendekotasun handiko egoera, 1. maila

897,54

250,19

Mendekotasun larriko egoera, 2. maila

897,54

184,87

Mendekotasun larriko egoera, 1. maila

897,54

160,48

2. Salbuespen gisa, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren zuzendari kudeatzaileak aurreko atalean ezarritakoak baino diru-laguntza handiagoak ematen ahal ditu, baldin eta behar bezala frogatzen bada eskatzailea tratatzeko baliabide bereziak erabili behar direla.

3. Eraginik gabe uztea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren urtarrilaren 23ko 16/2009 Foru Agindua, zerbitzuari lotutako laguntzen 2009. urteko zenbatekoa ezartzen duena.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Iruñean, 2010eko martxoaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1004196