4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio zedula. 33/2008 betearazpena
José Javier Goñi Lusarretak eskaturik José Javier Arana Sociedad Limitadaren eta Arana Tudela Sociedad Limitadaren aurka bideratzen ari den 33/2008 betearazpenean, bilera eginen da Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 34.215. finkaren azalera lagatzeko eskubidearen enbargoaren oharpena deuseztatzeko eskaeraren gainean; 2010eko apirilaren 21ean egin ere, 11:20an, 15. judizio-aretoan (Justizia Jauregia, San Roke kalea, 4, lehen solairua). Honen bidez ekitaldi horretarako zitazioa egiten zaio Cayman Store Sociedad Limitadari, interesduna baita, eta agertu ezean ekitaldia bera gabe eginen dela ohartarazten zaio.
Ekitaldi horretan bere eskubidearen alde egokitzat jotzen duena alegatu eta frogatu ahal izanen du, aurkeztutako intzidente arazo horri buruz. Erabili nahi dituen eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko ditu. Bera ager daiteke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko die, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dioten egitateak. Agertzen ez bada ekitaldia bera gabe eginen da.
Honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Iruñean, 2010eko martxoaren 31n.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1005885