46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Lan arloko sala. 391/29 erregutze-errekurtsoa

Aditzera ematen da sala honetan 391/2009 erregutze-errekurtsoa tramitatzen ari dela, Aqualia Gestión Integral del Agua, S.A.k jarritakoa Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko 52/2009 demanda-prozeduraren barnean. Miguel Ángel Lostalé Martínezek sustatu du demanda hori, eskubideak eta dirua erreklamatzeko, Aqualia Edars Navarraren, Aqualiaren, Agualia Gestión Integral del Agua, S.A.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka. Erregutze-errekurtsoan, 2010eko martxoaren 22an, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da:

"Ezesten dugu Aqualia Gestión Integral del Agua, S.A. enpresa ordezkatzen duen legelariak jarritako erregutze-errekurtsoa, Nafarroako Lan arloko 2. Epaitegiak 52/09 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa; errekurritutako epaia berresten dugu; errekurtsogileari ezartzen dizkiogu kostuak, auzi-jartzailearen legelariaren ordainsariak barne, eta horiek 350 eurokoak direla finkatzen dugu. Miguel Ángel Lostale Martínez jaunak sustatu du 52/09 prozedura, eskubideak erreklamatzeko, errekurtsogilearen, Aqualia Edars Navarraren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta Fiskaltzari, eta ohartarazi, doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa jar daitekeela haren kontra, Auzitegi Goreneko Lan arloko Salari zuzendua, sala honen bitartez iragarrita, idatziz, epaia jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean. Kondenatutako enpresak, errekurtsoa jartzen badu eta doako justiziaren onurarik aitortu ez bazaio, 300,51 euroko gordailua egin beharko du Auzitegi Goreneko IV. Salako lehendakaritzaren izenean Banco Español de Crédito (Banesto) entitatean dagoen kontu korrontean, hots, 2410000066.0391/09 kontuan, Madrilgo Barquillo kaleko 49ko sukurtsalean, eta hori frogatzeko gordekina aurkeztu beharko du Salako idazkaritzan, bertan pertsonatzen denean."

Eta Aqualia Edars Navarrari ebazpena jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaio eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako idazkaritzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 25ean.-Idazkari judiziala, Sagrario Sánchez Equiza.

Iragarkiaren kodea: J1005564