46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

2009ko aurrekontu arrunteko aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitateko Batzar Orokorrak, 2009ko ekainaren 22an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 1-2009 aldaketa, 2009ko aurrekontu arruntean. Espedientea Komunitateko egoitzan dago ikusgai, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, 15 egun balioduneko epean, argitalpen honetatik hasita.

Kreditu bereziak:

-731 68201 El Paso informazio puntua: 50.000 euro.

-531 62001 Aguilares barruti pilotua: 90.000 euro.

-533 22707 Ingurumen Hezkuntzarako zentroaren oinarrizko proiektua: 200.000 euro.

-425 24001 Aguilaresko ingurumen hezkuntza: 87.000 euro.

-541 64801 Azterlan eta ikerketa zientifikoak: 369.030 euro.

Kreditu gehikuntzak:

-533 64500 Softwarea eta aplikazio informatikoak: 61.565 euro.

-533 64500 Ibilbideen sarea: 35.304 euro.

-751 682 Aguilaresko informazio puntua: 164.402 euro.

Finantzabidea:

-Hitzarmena Ingurumeneko Ministerioarekin: 1.500.000 euro.

Tuteran, 2009ko ekainaren 22an.-Komunitateko burua, José Antonio Gayarre Bermejo.

Iragarkiaren kodea: L1005002