2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Akats zuzenketa lizitazio iragarkietan
2010eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26koan, (4184. orrialdea), Tuterako Udalaren lizitazio iragarkian "lorategiak eta berdeguneak hobetu eta eraberritzeko, ur baliabideak aurreztu eta haien eragimena bultzatzeko", aurkezteko azken egunari dagokionez honela dioen tokian: "13 egun natural", honela esan behar du: "13 egun baliodun".
2010eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan:
1.-(4380. orrialdea). Lizitazio iragarkian "telekomunikazioetako ekipo eta sistemen hornidura kontratatzeko edo informazioaren, haren gailu eta programen tratamendurako, Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko 11/2007 Legearen galdakizunak bete beharrez", aurkezteko azken egunari dagokionez honela dioen tokian: "12 egun baliodun", honela esan behar du: "13 egun baliodun".
2.-(4380. orrialdea). Lizitazio iragarkian "kanpoko argietan energia aurrezteko ekipoak paratzeko obretarako", aurkezteko azken egunari dagokionez honela dioen tokian: "12 egun baliodun", honela esan behar du: "13 egun baliodun".
3.-(4381. orrialdea). Lizitazio iragarkian "Tuterako zenbait karrikatan (Alde Zaharra, Cabanillasko errepidea, Mont de Marsan, Misericordia, Parque de Otoño, Ebroko ardatza eta Santiago Fernández Pórtoles) herriko argiak berritzeko obretarako", aurkezteko azken egunari dagokionez honela dioen tokian: "12 egun baliodun", honela esan behar du: "13 egun baliodun".
4.-(4382. orrialdea). Lizitazio iragarkian "Tuterako udalerrian La Azucarera auzoa Queilesko aldearekin eta Paseo del Cristorekin lotzeko bidegorria egiteko obretarako", aurkezteko azken egunari dagokionez honela dioen tokian: "12 egun baliodun", honela esan behar du: "13 egun baliodun".
Tuteran, 2010eko apirilaren 1ean. -Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1006290