46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2010eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, 2010eko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2010eko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean agertzen den bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabortz egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2010eko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Puiun, 2010eko martxoaren 9an.-Alkate udalburua, Pedro Leoz.

ERANSKINA

Orbaibarko administrazio zerbitzuen batasunarekin
partekatutako langileak

Lanpostuak:

-Funtzionarioak: idazkaria (hutsik).

-Lan-kontratudunak: administrari-ofizial 1 (hutsik). 2 administrari laguntzaile (hutsik).

Funtzionarioak

-Lanpostua:

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: %10 lanpostuko osagarria. %8 lanaldiaren luzapenekoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera administratiboa: jardunean.

Langileen zerrenda

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Jose Ramón Aierra Guillén. "D" maila. Antzinatasuna: 1997/11/01.

Iragarkiaren kodea: L1005195