46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hona hemen aldaketak, zehatz-mehatz:

Kreditu gehikuntzak

313 480 Laguntzea helburu duten diru-laguntzak: 3.163,46 euro

Kreditu bereziak

432 627 Udal Plana prestatzea: 60.000 euro

Finantzabidea:

75501 Udal Planerako diru-laguntza: 48.000 euro

870 Diruzaintzako gerakina: 15.163,46 euro

Pitillasen, 2010eko martxoaren 17an.-Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1005039