46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa. Haien kargura 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, bizitza pertsonala, lanekoa eta familiarra bateragarri egite aldera. 2010. Urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2010eko martxoaren 18an emandako ebazpenaren bitartez, haien kargura 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei 2010. urtean diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia onetsi du, bizitza pertsonala, lanekoa eta familiarra bateragarri egite aldera.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 110.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2) eta Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan zein oinarrizko laguntza-zerbitzuetan.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan eta oinarrizko laguntza-zerbitzuetan, eskatutako agiriak erantsita, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina, eta 2010eko abenduaren 31 bitarte.

Iruñean, 2010eko martxoaren 23an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1005517