2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
AR2 banaketa eremuko sektore bakarraren plan partziala. Hasierako onespena
Erriberriko Udalak, 2010eko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erriberriko Hirigintzako Udal Planeko AR2 banaketa eremuko sektore bakarraren Plan Partziala, Pascual Tamburri Bariain jaunak sustaturik tramitatu baita.
Aditzera ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua betez, interesdun orok espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Erriberrin, 2010eko martxoaren 4an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.
Iragarkiaren kodea: L1005194