46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

2010eko Estatu Planeko obra esleiturik

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Monteagudoko Udalak 2010eko martxoaren 17an hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:

Xedea: Erretiratuen Elkartea eraikitzeko obra, 2010eko Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtseko laguntzetan sartua.

Kontratazio mota: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.

Esleipenaren zenbatekoa: 116.950,17 euro, BEZa barne.

Esleipen hartzailea: Construcciones Ablitas y Malón, S.L.

Lanak egiteko epea: lau hilabete.

Argitara ematen da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Monteagudon, 2010eko martxoaren 18an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1005078