46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2010eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak 2010eko udal aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, martxoaren 17an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2010eko martxoaren 18an.-Alkatea, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1005077