2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hasierako onespena xehetasun azterlanari. Otsango industrialdea
2010eko ilbeltzaren 28an, Lesakako alkateak honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:
2009ko irailaren 29an Juan Antonio Picabea Zozaya jaunak, Otsangoko Industrialdean kokatua dagoen nabe baten ondoko patioan (katastroko 2 poligonoko 174. partzelan) idorpea egiteko Xehetasun Azterlana aurkeztu zuen. Agiria Carlos Urrutia Jimenez arkitektoak idatzi du.
2010eko urtarrilaren 26an Nasursak aldeko txostena egin du.
Hori ikusirik, honako hau erabaki dut:
1. Xehetasun Azterlanari hasierako onespena ematea.
2. 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluak xedatzen duenari jarraituz, dokumentu hori hogei egunez jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkiaren bidez.
Lesakan, 2010eko martxoaren 25ean.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.
Iragarkiaren kodea: L1005516