46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Ordenantzako aldaketa hasiera batez onetsita

Leitzako Udalak, 2010eko otsailaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen testu bateginaren tarifen eranskineko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegazioarik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2010eko martxoaren 25ean.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1005589