44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Obra kontratuaren esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Udalak 2010eko martxoaren 11n hartutako erabakiaren bitartez, kontratu hau esleitu dela:

Xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa.

Obra: zubia handitzea Urdirotz herrira sartzeko bidean eta Imizkozko bidea egokitu eta hobetzea Artzibarren (Nafarroa).

Esleitzeko modua: kontratu txikia.

Esleipenaren prezioa: 26.174,92 euro (zerga-oinarria 22.564,59 + BEZa 3.610,33).

Esleipen hartzailea: Construcciones Valeriano Santesteban, S.L.

Artzibarren, 2010eko martxoaren 23an.-Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L1005404