44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Hitzezko judizioa, 1581/2008

126/2009 epaia. Iruñean, 2009ko ekainaren 23an.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1581/2008 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Banco Vitalicio de España, Cía. Anónima de Segurosek sustatu du auzia, Joaquín Taberna Carvajal prokuradoreak ordezkatuta, Henry De Jesús Velasquez Cabal, Jorge Alberto Caballero Cardona eta Albeiro Giraldo Giraldo jaunen kontra (auzi-iheslaritzat jo dituzte) diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Joaquin Taberna Carvajal prokuradoreak Banco Vitalicio de España, S.A. de Seguros y Reaseguros erakundearen ordezkari gisa Henry De Jesús Velasquez Cabal, Jorge Alberto Caballero Cardona eta Albeiro Giraldo Giraldo jaunen kontra (auzi-iheslaritzat jo dituztenak) jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 1.649,95 euro (mila seiehun eta berrogeita bederatzi euro eta laurogeita hamabost zentimo) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta gainera prozesuko kostuak ordaintzera ere bai.

Jakinaraz bekie alderdiei eta adierazi epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Probintzia Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hurrengo bost egunetan.

Lekukotza egin eta erants bedi eta jatorrizkoa Epaitegi honetako Epaien Liburuan gorde bedi.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Albeiro Giraldo Giraldo jauna non dagoen ez dakigunez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2009ko ekainaren 26an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1005082