44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 2414/2009 kanbio-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan BBVA, SAk sustatutako kanbio-judizioaren prozedura bideratzen ari dela Angel Azcona Comasen kontra diru kopuru bat erreklamatzeko eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen horren xedapen zatia, hitzez hitz:

Angel Azcona Comasen kontrako betearazpena abiarazten da, Sagrario De la Parra Hermoso de Mendoza prokuradoreak Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, SAren izenean eta haren ordezkari gisa eskaturik, kopuru hauek ordainarazteko: 18.614,01 euroko printzipala eta itundutako interesak (bi puntu gehituta), judizioa eragin duen ordaindukoaren zenbatekoak mugaegunetik sortuak, eta kostuak.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan bost eguneko epean.

Eta Angel Azcona Comasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko martxoaren 18an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1005201