44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 235/2010 jabari-espedientea

Judit González Barriales andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabetza espedienteari buruzko 235/2007 prozedura bideratzen ari da, María Teresa López Maeztuk eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hastearen gainekoa:

"Hiri finka: etxea, Espronceda herrian, Ama Birjinaren kalean (lehen Campillo zeritzona), zortzigarren zenbakia daukana (lehen seigarrena); azalera berrogei metro karratukoa da Erregistroaren arabera eta hirurogeita hamabost metro karratukoa Katastroaren arabera. Mugak: eskuinaldean, kalea; ezkerraldean, Jesús Ortigosaren etxea (lehen Luis Fernándezena); atzealdean, Ignacio Valenciaren eraikina (lehen Cipriano Ortigosaren jaraunslearena). Beheko solairua eta beste solairu bat zoladuraren gainean, eta aletegia edo ganbera; Katastroko 1. poligonoko 65. lurzatia da".

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskipzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei eta Jesús Maestu Fernández jaunaren jaraunsle ezezagunei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2010eko martxoaren 16an.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1005081