44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu idazkaritza. Deierri Ibarreko bake epaile
titularraren eta ordezkoaren izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2010eko martxoaren 15eko bileran hartutako erabakia.

Hogeita hirugarrena.-Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du Deierri Ibarreko bake epaile titular eta ordezko izendatzea, hurrenez hurren, Carlos Hermoso de Mendoza García jauna (NANa: 15845142M) eta María Arboniés Baquerín andrea (NANa: 44628184L), biak ere Udalak osoko bilkuran hautatuak.

Lau urterako izendatzen dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapena argitaratzen den egunean hasiko da haien agintaldia. Izendapena argitaratu eta hurrengo hogei egun naturaleko epean, izendatutako bake epaileek zin edo promesa egin eta kargua hartu behar dute, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 318. artikuluan adierazten den moduan, barruti judizialeko lehen auzialdiko eta instrukzioko epailearen aurrean, edo, hainbat epaile badira, dekanoaren aurrean. Ez daude zin edo promesa berriz egitera beharturik lehendik ere egin dutenak epaile titular edo ordezko gisa. Karguaz jabetu ondoren, Gobernu Salak identitate txartela emanen die, kargutik kendu ezinezkoak izanen dira, eta legez ezarritako ordainsaria jasoko dute.

Izendatzeko erabaki honen aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 15ean.-Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1005249