44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
GOBERNU IDAZKARITZA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Etxalar eta Sartagudako bake epaitegietako epaile ordezkoen karguak hutsik daudela aditzera ematekoa

Etxalarko eta Sartagudako bake epaile ordezkoen karguak hutsik daude eta udalek ez dute proposamenik egin. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea epaile ordezkoak, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluan karrera judizialean sartzeko eskatzen diren baldintzak bete behar dira bake epaile izateko, baina ez da beharrezkoa zuzenbidean lizentziatua izatea. Gainera, Bake Epaileen Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzak bete behar dira.

Interesdunek izendapenerako eskaera aurkezten ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (San Roke kalea, zenbaki gabe, 31011 Iruña).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.

Iruñean, 2010eko martxoaren 15ean.-Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1005202