44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa 2010erako luzatutako aurrekontuan,
kreditu berezia eta oroko bilkuraren goranzko
doikuntzak direla medio. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2010eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Zizur Nagusiko Udalaren 2010erako ekitaldira luzatutako aurrekontuan; kreditu bereziaren eta goranzko doikuntzen bidez eginen da aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2010eko otsailaren 26an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1005814