44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Aldaketa 2009ko aurrekontu orokorrean

Urdiaingo Udalak, 2010eko martxoaren 4an, hasiera batean onetsi zuen, aho batez onetsi ere, kreditu aldaketaren 1. espedientea 2009ko aurrekontu orokorrean, 39.683 euroko transferentziak egin baitira gastuetako kontu-sailen artean.

Aditzera ematen da hamabost egunez interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Behin betikotzat hartuko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe, haren kontra inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Urdiainen, 2010eko martxoaren 12an.-Alkatea, Miguel Angel Zubiria Galarza.

Iragarkiaren kodea: L1004720