2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga. 2010. urtea
Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2010eko apirilaren 21ean amaituko dela borondatezko epea, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga dela bide 2010. urterako igorritako kuotak ordaintzeko.
Zerga ondoko entitateen edozein bulegotan ordaindu ahalko da, betiere bulego bakoitzeko ordutegian eta dagokien ordainagiria aurkeztuta: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea (Nafarroako Kutxa), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander Central Hispano, Banco Popular-Vasconia, Euskadiko Kutxa, La Caixa eta Nafarroako Rural Kutxa. Internet bidez ere ordain daiteke, Iruñeko Udalaren web gunean (www.pamplona.es).
Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.
Iruñean, 2010ko martxoaren 18an.-Toki Ogasuneko Alorreko Zuzendaria, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: L1005430