2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa xehakatua Udal Planean, Izkueko 367. lurzatian. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2010eko otsailaren 25eko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Bigarrena.-Aldaketa xehakatua Udal Planean, Izkueko 367. lurzatian, Izkueko Kontzejuak sustatua.
Ikusirik Udal Planeko aldaketa xehakatuaren espedientea (Izkueko 367. lurzatiari dagokiona), Izkueko Kontzejuak sustatua.
Kontuan harturik proposatutako aldaketaren justifikazioa dela Izkueko 367. lurzatia ekipamendurako erabilera izatera pasako dela, egun bizitegitarako erabilera baitu planeamenduaren arabera. Izan ere, Izkueko Kontzejuak hura eskuratu du Kontzejuaren egoitza bertan paratzeko.
Kontuan harturik aurkeztutako planeamenduko aldaketan parekatzen direla Izkueko 367. lurzatia eta gainerako kontzejuen egoitzak dauden lurzatiak, ekipamendutzat hartuta baitaude planeamenduan.
Kontuan harturik Udalaren zerbitzu tekniko eta juridikoek emandako txostenak,
Hirigintza, Obra eta Ingurumen Alorreko batzordeak 2009ko abenduaren 22ko bilkuran eman irizpenarekin bat, aho batez honakoa erabaki da:
Lehendabizikoa.-Hasiera batean onestea Oltza Zendeako Udal Planeko aldaketa xehakatua, Izkueko 5. poligonoko 367. lurzatiari dagokiona, Izkueko Kontzejuak sustatua Blanca Palacio Ibarrondo arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2009ko azaroaren 13an ikus-onetsitako proiektuaren arabera.
Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako prentsan argitaratuta.
Hirugarrena.-Hasiera batean onetsitako espedientea Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatuari jarraikiz txostena egin dezan.
Oltza Zendean, 2010eko martxoaren 9an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L1004619