44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Eguesko 2. banaketa eremuko 1. sektoreko (industrialdea) plan partzialeko bideetako sestretan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko urtarrilaren 13an egin bilkuran, aldaketa behin betikoz onetsi zuen Elkano-Ibiriku-Eguesko 2. banaketa eremuko 1. sektoreko plan partzialean, hain zuzen ere esparru horretako konpentsazio batzordeak sestrei dagokienez sustatu duena, aldaketaren gainean espedientean dagoen dokumentazio teknikoarekin bat, 2008ko urriaren 23an ikus-onetsi baitzen.

Aldaketaren xedea eta edukia da sestren aldaketa orokorra, industrialdeak funtzionaltasun hobea izan dezan bideen horizontaltasun handiagoan oinarritua; horretarako, Plan Partzialeko ordenantzen 15. artikulua aldatu da, 12. ardatzean gehieneko maldaren muga salbuesteko.

15. artikuluari dagokionez, aldaketa honen ondorioz paragrafo honen ordez: "Ibilgailuendako bideetan gehienez ere onartzen diren maldak %8koak dira,"; hau izanen da: "Ibilgailuendako bideetan gehienez ere onartzen diren maldak %8koak dira, 12. ardatzean izan ezik (hirigunearekiko lotua), han %12koa izanen baita."

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa betez.

Eguesen, 2010eko martxoaren 10ean.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1004502