41. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/554/2010 Agindua, otsailaren 25ekoa, Laguntza Judizialeko Kidegoan sarbide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitara ematen duena

Laguntza Judizialeko Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen probetako oposizio eta lehiaketa faseak amaiturik (azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren bidez deituak, azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak), epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda igorri du.

Hortaz, uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduaren hamalaugarren oinarrian (abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta irailaren 15eko JUS/2975/2006 Aginduaren 6.5.1. oinarrian xedatutakoarekin bat (azaroaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), ministerio honek hauxe erabaki du:

Lehendabizikoa.-Hautapen probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda agindu honen II. eranskinean dago.

Bigarrena.-Agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean, zerrenda horretan ageri diren izangaiek ondotik zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute ministerio honen erregistro orokorrean, Justizia Estatuko Idazkaritzan, Madrileko Jacinto Benavente plazako 3an (28971 posta kodea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bitartekoak erabiliz:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluaren edo baliokidearen fotokopia, deialdiaren aginduaren 3. oinarrian xedatutakoarekin bat.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa frogatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

c) Zinpeko aitorpena, hauxe dioena, alegia, izangaiak bateraezintasunik ez duela, ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko desgaitua diziplina edo epai bidez, eta ez dela administrazio publikoen zerbitzuko ezein kidegotatik diziplina prozedura bitartez bereizia izan, non ez den birgaitua izan (I. eranskina).

d) Laguntza Judizialeko Kidegoari dagozkion eginkizunetan aritzea galarazten dioen eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duen ziurtagiri medikoa, interesatuari dagokion Gizarte Segurantzako Medikuntza Orokorreko sendagileak luzatua eta, Gizarte Segurantzaren inongo araubideri atxikirik egon ezean, Osasun eta Gizarte Politikaren Ministerioaren Zerbitzu Probintzialek edo autonomia erkidegoetan dagozkien erakundeetan luzatuko da.

100eko 33eko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek Osasun eta Gizarte Politikaren Ministerioko organo eskudunek edo kasuan kasuko autonomia erkidegokoek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, desgaitasun hori dutela eta Laguntza Judizialeko Kidegoan bete beharreko eginkizunekin bateragarria dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dutenen kasuan.

Funtzionario publiko diren izangaiek ez dute frogatu beharrik izanen beren aurreko izendapenerako frogatu behar izan zituzten baldintzak eta betebeharrak; horren ordez beren gaineko ministerio edo erakundearen ziurtagiria aurkeztuko dute funtzionarioak direla eta Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario izendatua izateko betebehar guztiak frogatzeko.

e) Aurrekari penalei buruzko ziurtagiria Justiziako Estatu Idazkaritzak ofizioz aurkeztuko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. artikuluko f) letran xedaturikoarekin bat.

Izangaiak frogatzen badu ez duela agiriak aurkezterik, zuzenbidearen arabera onartzeko modukoa den edozein bide erabiliz frogatu dezake deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela.

Dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkezten ez dutenak, ezinbesteko kasuetan salbu, edo dokumentazioa aztertu ondoren, ezarritako baldintzaren bat betetzen ez dutenak ezin izanen dira praktiketako funtzionario izendatu eta haien jarduketak baliorik gabe geldituko dira, hasierako eskabidea faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzea baztertu gabe.

Hirugarrena.-Aurreko dokumentazioarekin batera izangaiek idazki bat aurkeztuko dute, honakoak zehaztuta: Izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, deialdiaren agindua, zein kidegotan sartuko diren, lurralde-eremua, lortutako hurrenkera zenbakia eta harremanetarako telefono zenbakia, bakoitzaren agirien azterketa errazteko.

Laugarrena.-Agindu honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, aukerakoa, departamentu honetan, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien epaitegi zentraletan, bi hilabeteko epean. Kasu batean nahiz bestean epea "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen.

Madrilen, 2010eko otsailaren 25ean.-Justizia ministroa. Eskuordez (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Caridad Hernández García.

I. ERANSKINA

.................................jaunak/andreak (helbidea:......................................; adina:................, nortasun agiri nazionalaren zenbakia..................................), Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario izendatua izatearen ondorioetarako, zin egin edo hitz ematen du ez dela ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko, eta xedapen organikoetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasunik ez duela.

.................................n, 20....ko .........................(e)an.

Adierazpenaren egilea,

II. ERANSKINA

Eremua: Nafarroa-Txanda orokorra

HURRENKERA ZK.A

NAN

IZEN-DEITURAK

1.
ARIKETA

2.
ARIKETA

OPOSIZIOA, GUZTIRA

LEHIAKETA, GUZTIRA

AMAIERAKO NOTA

AUT.
ERKIDEGOKO HIZK.

1

15849908

GOÑI CLEMENTE, MARTA ISABEL

78,5

95,25

173,75

29,55

203,3

2

18197399

DELGADO LOPEZ, DIEGO

87,5

85,75

173,25

19,5

192,75

3

44613136

LANDER IRIGOYEN, LAURA

74,5

76,5

151

31,62

182,62

4

72672219

ARGUIÑARIZ LUSARRETA, M. ANGELES

65,5

87,75

153,25

29,2

182,45

5

29137607

MURUZABAL ZALBA, CASILDA TERESA

69,75

87,5

157,25

20

177,25

6

29143564

SUAREZ SANABRIA, MARIA DEL MAR

72,5

65,75

138,25

36,44

174,69

7

16294826

IGLESIAS OLAVE, LUIS

75,25

80,5

155,75

14

169,75

8

72311876

CORRAL LOPEZ, IRATXE

68,75

85

153,75

14,7

168,45

9

18206572

MONTERO ANTOÑANA, SALVADOR JAVIER

74

80

154

14,28

168,28

10

34085787

ROMERO RUIZ, LORENA

72,25

82,5

154,75

9,96

164,71

11

29144073

GARCES IRIGOYEN, CARLOS MARIA

63,25

70,75

134

29,81

163,81

12

52440737

AICUA ADRIAN, MARIA GEMMA

67,25

73,5

140,75

19,75

160,5

13

44154151

ETXABEGUREN FERNANDEZ, LOREA

62,25

69

131,25

28,84

160,09

18

14

15997696

ROMERO RUIZ, MIKEL

59,25

75,75

135

23,8

158,8

6

15

33439951

GARCIA FLAMARIQUE, MARIA ARANTZAZU

66,5

82,5

149

9

158

16

16573470

MAEZTU ZABALETA, MARIA ELENA

69,25

70,25

139,5

16,4

155,9

17

15924045

MUGA GARAY, MARIA

56,25

68

124,25

30,4

154,65

18

72678718

GARTZARON ZUDAIRE, IZASKUN

66,5

71

137,5

17

154,5

19

16034149

SANZ DE GALDEANO VILLANUEVA, M.ª CARMEN

61

72,75

133,75

19,84

153,59

20

52444394

ROLDAN IRISARRI, BERTA

64,25

65,75

130

22,95

152,95

21

34093918

NIÑO LOPEZ DE ECHAZARRETA, LORENZO

70,75

70

140,75

11,8

152,55

12

22

50729989

CARRETE RIVAS, SONIA

57,75

75

132,75

19,7

152,45

12

23

72731377

POZUELO GONZALEZ, ELMA

64,75

67,5

132,25

20,15

152,4

24

33423311

VILLACAMPA MAYAYO, MARIA LUISA

70,5

59,25

129,75

20,7

150,45

25

15808652

DOMEZAIN ASCUNCE, ROSA CARMEN

52,25

62,5

114,75

35,06

149,81

26

44125989

PRIETO RUIZ DE GAUNA, MONICA MARIA

57,5

63,25

120,75

28,62

149,37

6

27

15970177

PECIÑA SAEZ, IGNACIO

52,75

65

117,75

31

148,75

Eremua: Nafarroa-Ezgaitasuna dutenentzako erreserba txanda

HURRENKERA ZENBAKIA

NAN

IZEN-DEITURAK

1. ARIKETA

2. ARIKETA

OPOSIZIOA, GUZTIRA

LEHIAKETA, GUZTIRA

AMAIERAKO NOTA

AUT. ERKIDEGOKO HIZK.

1

33425335

IRIGOYEN DEL CASTILLO, MARIA JOSE

56,25

55,5

111,75

42,62

154,37

E1005242

Iragarkiaren kodea: E1005242