1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
127/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 390/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez nekazaritzako lanbide erakundeei diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta 2010eko laguntzen deialdia onetsi da. Diru-laguntzak nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko jardueretarako dira.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 390/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako lanbide erakundeei diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko laguntzen deialdia onetsi zen. Diru-laguntzak nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko jardueretarako izan ziren.
Aldez aurretik, arau horren berri Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari eman zitzaion. Zuzendaritza horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuko formularioa hartu izanaren berri eman zuen, eta goian adierazi den arauaren proiektua erregistratu zuen XA 188/2009 laguntza gisa: "Nekazaritzako lanbide erakundeentzako laguntzak, nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko jardueretarako" (2009ko urriaren 30eko Europako Batasunaren Aldizkari Ofiziala).
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.
Aurrekoa oinarri hartuta, foru agindu honen bidez, 2010eko ekitaldirako nekazaritzako lanbide erakundeentzako laguntzak onesten dira, nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko jardueretarako.
Gainera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 390/2009 Foru Aginduaren bitartez onetsi ziren laguntzak emateko arauak aldatzen dira. Onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa zehazten da, eta diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak argitzen dira.
Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 390/2009 Foru Agindua aldatzea.
Aldatu egiten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 390/2009 Foru Agindua, nekazaritzako lanbide erakundeei diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituena, foru agindu honen eranskinean agertzen den moduan. Diru-laguntzak nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko jardueretarako dira.
Lehenengo xedapen gehigarria.-2010eko laguntzetarako deialdia.
1. Onetsi egiten da 2010eko ekitaldiari dagokion deialdia, nekazaritzako lanbide erakundeentzako laguntzena. Laguntza horiek nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko jardueretarako dira.
2. 2010. urtean eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik hasita.
3. Deialdi honetarako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 390/2009 Foru Aginduan aurreikusten diren arauak aplikatuko dira. Foru agindu horretan nekazaritzako lanbide erakundeei laguntzak emateko arauak ezarri ziren, nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko jardueretarako.
Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.
Foru agindu honen aplikazioak sortzen dituen gastuetarako 120.000,00 euroko gastua baimendu da 2010eko Gastuen Aurrekontuko "IKTei buruzko aholkularitzarako diru-laguntza" izeneko 700000-71400-4819-411100 kontu-sailaren kargura.
Hirugarren xedapen gehigarria.-Deialdiaren aurkako errekurtsoak.
Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2010eko martxoaren 16an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.
ERANSKINA
Nekazaritzako lanbide erakundeei laguntzak emateko arauak aldatzea. Laguntzak nekazaritzako ustiategien titularrei eta haietan lan egiten dutenei enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko dira
Bakarra.-Aldatu egiten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 390/2009 Foru Agindua, nekazaritzako lanbide erakundeei diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituena. Diru-laguntzak nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko jardueretarako dira. Foru agindua honela aldatuko da:
1.-3. artikuluaren 2. puntuko c) letra aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"c). Gainerako edukiak alde batera utzi gabe, onuradun bakoitzak aurkezten duen prestakuntzako jarduketa-planaren barnean ondoko gai hauek agertu beharko dira nahitaez:
-Ziurtagiri digitalei eta NAN elektronikoari buruzko prestakuntza.
-Nekazaritzako elikagaien sektoreko web gune ofizialen eta sektore horri lotutakoen sarrera, ezagutza eta erabilerari buruzko prestakuntza. Hona hemen erakundeetako batzuk: Europar Batasuna, Ingurumen Ministerioa, Landa Ingurunearen eta Itsas Ingurunearen Ministerioa, Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua eta enpresa publikoak (Nekazaritzako Institutu Teknikoa eta Kudeaketarena, Abeltzaintzako Institutu Teknikoa eta Kudeaketarena, Nafarroako Ureztapenak, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutua, TRACASA, SITNA, etab.
-Nafarroako Gobernuaren administrazio elektronikoaren hastapenak."
2.-4. artikuluaren 2. eta 3. puntuak aldatu dira, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko dira:
"2. Guztira, diru-laguntza jaso dezaketen ekintzen kostuak 20.000 eurotik gorakoa izan behar du.
3. Deialdi honetan onuradun bakoitzari ematen ahal zaion laguntza, gehienez ere, 80.000 eurokoa izanen da. Ematen diren diru-laguntza guztiek eskuragarri dagoen aurrekontuko kontu-sail osoa agortzen ez badute, muga hori ez da aplikatuko."
3.-6. artikuluaren 2. puntua aldatu da eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"2. Eskaerak baremo honen arabera lehenetsiko dira:
a) Prestakuntza-jarduketen norainokoa kontuan hartuta.
-Berrogei ordu baino gehiago irauten duen prestakuntza-jarduketa bakoitzeko: 20 puntu.
-20 ordu baino gehiago irauten duten moduluak dituen prestakuntza-jarduketa bakoitzeko: 10 puntu.
-10 ordu baino gehiago irauten duten moduluak dituen prestakuntza-jarduketa bakoitzeko: 5 puntu.
b) 7. artikuluan ezarritako prestakuntza planeko jarduketetarako izena ematen dutenen kopurua kontuan hartuta:
-Izena ematen duten 20 pertsonako puntu bat emanen da, 40 puntu gehienez.
c) Eskuragai dauden terminalen kopuruaren arabera:
-50 terminal baino gehiago: 30 puntu.
-25 terminal baino gehiago: 20 puntu.
-10 terminal baino gehiago: 10 puntu.
-5 terminal baino gehiago: 5 puntu.
Eskaera batzuek puntuazio bera badute, ekintza planerako eskuragai dauden terminalen kopuruaren arabera lehenetsiko dira."
4.-Puntu bat (3.a) erantsi zaio 6. artikuluari, ondoko idazkera honekin:
"3. Baremoa aplikatuta azken onuradunari dagokion laguntzaren zenbatekoa eskuragarri dagoen gainerako zatia baino handiagoa bada, horren berri emanen zaio. Onuradunak proposamena onartzen badu, plana exekutatu egin beharko du aurreikusita dagoen laguntza osoa egokituko balitzaio bezala. Hala ere, gastuak justifikatu beharko ditu, eta gastu horren zenbatekoa, gutxienez, abuztuaren 5eko 390/2009 Foru Aginduan aurreikusita dauden laguntza-portzentajeak justifikatuta dauden gastuei aplikatuta aterako da, eman den laguntza guztia osatu arte."
5.-7. artikuluaren 3. puntuko b) letra aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"b) Prestakuntzako jarduketa planaren helburuak identifikatzea, egin beharreko prestakuntza ekintzak zehaztuta, ekintza horien edukiak nahiz iraupena adierazita. Halaber, honako hauek zehaztuko dira: ekintza horiek non eginen diren (lokalak eta instalazioak), ekintzak egiteko aurreikusita dagoen egutegia, programak erabiltzaileekin egiteko proposatzen den sistema eta aurreikusita dauden jardueren aurrekontua, kontzeptu nagusiak banakatuta."
Iragarkiaren kodea: F1005129