40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua.

Laura Pou Ampuerok, Zaragozako Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

José Antonio Romeo Amadorrek, Radu Dan Craciunek, Braulio Moreno Marinek eta Aser Gutiérrez Noguerasek eskaturik, gai arrunt bat dela-eta, Blázquez Damota Construcciones S.L. enpresaren eta beste batzuen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratutako 1132/2009 autoetan honako hau eman da:

Jarduketen egoera ikusirik eta Blázquez Damota Construcciones S.L. enpresa demandatua non den jakiterik ez dagoenez, egin bekio zitazioa, 2010eko apirilaren 28ko goizeko hamar eta erdietan ager dadin. Egin bekio zitazioa ediktuak argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean. Ohartaraz bedi hemendik aurrera aipatu alderdiari zuzendutako jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla (LPLaren 59. artikulua).

Egin bekio errekerimendua auzi-jartzaileari, hiru eguneko epean enpresa demandatuaren helbidea edo haren legezko ordezkariena adieraz dezan, baldin badaki.

Ohartaraz bedi ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Errekurtsogilea Gizarte Segurantzan afiliatutako langilea edo onuraduna izan ezean, epaitegi honek Baneston duen Kontsignazioen kontuan 25 euro sartu izana frogatu behar da errekurtsoa aurkezterakoan. Diru sarreraren agirian zenbaki hauek jarri behar dira: 4916 0000 30 (errekurtsoaren gakoa) 0000 (prozeduraren zenbakia) eta 00 (urtea).

Eta Blázquez Damota Construcciones S.L.ri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Zaragozan, 2010eko martxoaren 11n.-Idazkari judiziala, Laura Pou Ampuero.

Iragarkiaren kodea: J1004646