4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BADAJOZKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua
Ángel Estévez Rodríguezek, Badajozko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:
Emiliano Gómez Sánchezek eskaturik, Grúas Marcelino Martín, S.L. enpresaren aurka, gizarte segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000066/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Epaitza:
Baiesten dut Emiliano Gómez Sánchezek Grúas Marcelino Martín, S.L. eta Granitos Los Bayones, S.L. enpresen, horien aseguru-mutuen (hurrenez hurren Asepeyo eta MC Mutual), Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurka jarritako demanda, gertaera zehazteari eta eskubidea deklaratzeari buruzkoa, eta horrenbestez deklaratzen dut demandatzaileari 2008ko azaroaren 13ko ebazpenaren bidez aitortu zitzaion baliaezintasun iraunkor osoa 1994ko otsailaren 24an gertatutako lan istripuaren ondorio dela, eta aipatu demandatuak kondenatzen ditut deklarazio honi men egitera, eta gainerako demandatuak absolbitu egiten ditut. Aipatu enpresetatik lehena, Grúas Marcelino Martín, S.L., kondenatzen dut prestazioak ordaintzera, hilean 1.239,63 euroko oinarri arautzailea erabiliz, eta Asepeyo mutua kondenatzen dut prestazio horiek aurreratzera, enpresak kaudimenik ez badu.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka bidezko dela erregutze-errekurtsoa aurkeztea Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua. Horretarako, epai hau jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean epaitegi honetan agertu edo idazkia aurkez dezakete errekurtsoa iragartzeko, edo, besterik gabe, errekurtsoa iragarri nahi dutela adieraz dezakete jakinarazpena egiten zaien unean. Ohartaraz bekio errekurtsogileari, Gizarte Segurantzako aldian behingo prestazioren bat ordaintzera kondenatutako erakunde kudeatzailea baldin bada, errekurtsoa iragartzearekin batera ziurtagiria aurkeztu behar duela, prestazioa ordaintzen hasi dela eta tramitazioak dirauen bitartean aldian behin ordaintzen jarraituko duela frogatzeko. Errekurtsogilea Gizarte Segurantzako aldian behingo pentsioren bat ordaintzera kondenatu duten ugazaben mutualitatea edo enpresa baldin bada, kapital-kostua sartu beharko du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean, honek kapitalaren zenbatekoa zehaztutakoan, behin epaitegiak berari jakinarazi ondoren.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Grúas Marcelino Martín, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.
Badajozen, 2010eko martxoaren 5ean.-Idazkari judiziala, Ángel Estévez Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: J1004645