40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 753/2009 demanda

Belarminio Mateo Solísek eskaturik, gizarte segurantzako prestazioak direla-eta, Enpleguko Institutuaren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) eta Salsa Caribe, S.L. enpresaren aurka epaitegi honetan bideratu den 753/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko martxoaren 5ean:

Ezesten dut Belarminio Mateo Solís jaunak Enpleguko Institutuaren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) eta Salsa Caribe, S.L.ren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez demandatuak absolbitzen ditut beren aurka azaldutako uzietatik.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Salsa Caribe, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1004521