4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 250/2009 demanda
Sid Ahmed Kermousek eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Fraternidad Muprespa M.A.T.E.P. S.S.ren eta Construcciones y Reformas Salazar Flores, S.L.ren aurka, aldi baterako ezintasunerako gizarte segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 250/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Partez baiesten dut Sid Ahmed Kermousek Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Fraternidad Mupresparen (Gizarte Segurantzako lan istripu eta lanbide gaixotasunen 275. mutualitatea) eta Construcciones y Reformas Salazar Flores, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut Construcciones y Reformas Salazar Flores, S.L. enpresak zuzeneko erantzukizuna duela auzi-jartzaileari 2008ko apirilaren 14tik 2008ko apirilaren 25era bitarteko eta 2008ko apirilaren 28tik 2008ko maiatzaren 16ra bitarteko ezintasun aldiengatik dagozkion prestazioak ordaintzeko, eta hori dela eta enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 700 euro ordaintzera, eta beste demandatuak absolbitu egiten ditut demanda-idazkian beren aurka azaldutako uzietatik.
Epai honen aurka ezin da erregutze-errekurtsorik aurkeztu.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Construcciones y Reformas Salazar Flores, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1004560