4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 878/2009 demanda
Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, José Manuel Olaverri Arboniesek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Reformas y Construcciones Eguzki, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 878/2009 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko maiatzaren 17ko 12:30ean Lan arloko 1. Epaitegi honetako 14. judizio-aretoan ager dadin (San Roke kalea 4, lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Eta Reformas y Construcciones Eguzki, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da.
Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1004554