40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 517/2009 demanda

Francisco Javier Ventura Cruzek eskaturik, aldi baterako ezintasunerako gizarte segurantza dela-eta, Montajes Tabiven, S.L.ren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Mutua Navarraren eta konkurtso-administrazioaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 517/2009 demanda-prozeduran, epaitzan hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Francisco Javier Ventura Cruz jaunak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Gizarte Segurantzako lan istripu eta lanbide gaixotasunetarako Mutua Navarra mutualitatearen, Montajes Tabiven, S.L. enpresaren eta horren konkurtso-administrazioaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut demandatzaileak 706,83 euro jasotzeko eskubidea duela, aldi baterako ezintasuneko sorospena dela-eta. Deklaratzen dut enpresak zuzeneko erantzukizuna duela 464,76 ordaintzeko, eta Mutua Navarrak diru kopuru hori aurreratu behar duela, baina ordaindutako diruaren itzulketarako eskubidea izanen duela ez-betetzea egin duen enpresaren aurka. Deklaratzen dut Mutuak 242,07 euro ordaintzeko erantzukizuna duela eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala erantzule solidarioa dela, Mutuak kaudimenik ez balu ere, eta alderdiak deklarazio honi men egitera kondenatzen ditut.

Ebazpen honen aurka ezin da erregutze-errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatutako enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko martxoaren 9an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1004470