4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 485/2009 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan 485/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
47/2010 epaia. Iruñean, 2010eko otsailaren 2an.
Nik, Rebeca Esther Alonso Adrián andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, 485/2009 falta-judizioko autoak aztertu ditut. Judizioan ondoko alderdiak aritu dira: batetik, Fiskaltza, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Joaquín Alzate Aramendia eta José Vicente Asiain Primo, eta salatuak, Daniel Cosmin Stanescu eta Paul Marc. Espainiako Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut Erregearen izenean.
Epaitza:
Daniel Cosmin Stanescu eta Paul Marc absolbitu egiten ditut jarduketa hauek eragin dituzten egitateetatik, eta kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.
Eta Daniel Cosmin Stanescuri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko martxoaren 9an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrián.
Iragarkiaren kodea: J1004513